
Bilakaera
2016ko urtarrilean eguneroko jarduerari ikastetxearen eraikuntza gehitu zitzaion. Proiektua gauzatzea posible izan da norbanako askoren eta Getxo eta Zallako Udalen laguntza ekonomikoari esker.
Hala, ikastetxearen eraikuntza hiru zatitan finantzatu da: ,87 Getxoko Udalak finantzatu du, ,29 Zallako Udalak eta gainontzeko ,84 Sunu Buga Bugako lagunen bidez lortu da.
Nabarmentzekoa da Juanito, Jhon A-c-ren laguntza igeltseritza lanei dagokien guztian. Bi hilabetez Sunurekin kolaboratu zuen, besteak beste, zimentazio sendoa eta zutabe onak eraikitzeko, hots, ikastetxe sendo eta iraunkor bat eraikitzeko.
Urte eta erdi luzea izan zen, une zailekin eta ustekabeko geldialdiekin (herrialdean izandako gobernu aldaketak sortutako ezegonkortasunagatik edota diru-laguntzen zain egoteko beharragatik). Edonola ere, une zoragarri eta dibertigarriz betetako momentuak ere egon ziren. Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu laguntza eman diguten guztiei eta errealitate honen parte direnei. Gracias a todo el personal por estar ahí, por haber contribuido y por ser parte de esta realidad.