Zentro komunitarioa denez, komunitateko familiei gizarte-laguntza zerbitzua ere eskaintzen
zaie. Munduko Haurren Federazioak eta beste dohaintza-emaile partikular batzuek ekartzen
dizkiguten arropa, oinetakoak, higienerako produktuak eta arroza familien artean banatzen
ditugu.
Bestalde, eskatzen zaigun guztietan eta gatazkak sortzen direnean, errespetu eta genero
berdintasuna oinarri hartuta, elkar ulertzea egon dadin Sunuk bitartekari lanak egiten ditu.
Elkartea beti irekita dago entzuteko eta komunitatean sortzen diren larrialdi guztietan
laguntzeko.
Sunu Buga Bugan egiten diren jarduera guztiak, ikastetxe eta eskolako materiala barne,
erabat doakoak dira, eta muturreko pobrezian bizi diren familiei zuzenduta daude.