Arratsaldeetan hezkuntza lana komunitateko haur guztiengana hedatzen da, alegia, goizetan
beste eskola batzuetara joateko aukera dutenak ere Sunu Buga Bugaren parte dira.
Zentroak ludoteka zerbitzua eskaintzen duenez, komunitateko umeak jolastera, irakurtzera,
margotzera… hurbiltzen dira. Gainera, formakuntzaren osagarri diren, dantza, karate, josketa,
eskulan, antzerki eta antzeko tailerrak egiten ditugu.
Ludotekan 300 haur baino gehiagok parte hartzen dute. Asko direnez taldeetan banatu behar
ditugu: alde batetik, nagusienak (8 eta 14 urte bitartekoak) astelehen eta asteazkenetan; beste
aldetik, txikienak (3 eta 8 urte bitartekoak) astearte eta ostegunetan.
Larunbat arratsaldeetan Sunu Buga Buga zinema areto bihurtzen da adin talde
guztientzako, eta argindarra joaten ez den egunetan, bi pelikula proiektatzen dira.