Egotea gustuko dugun eta hazten garen guztiontzako gunea da
Egin zaitez bazkide
Baldintza berdinetan duintasunez haztea eskubide bat da
Egin dohaintza bat
"Denak ezinezkoa dirudi egiten den arte" Nelson Mandela
Partekatu ideia bat
Creemos que todo proyecto que es justo y necesario sale adelante
Kanpainak
Previous
Next

Sunu Buga Buga - growing in The Gambia

Garapen-lankidetzarako elkartea Ganbian

Verónica Hormaechea

SUNU BUGA BUGA hezkuntza eta garapen komunitarioko proiektua Veronica Hormaechearen eskutik sortu zen; izan ere, Gambiako garapen indize oso baxuak hunkituta, hara bizitzera joateko eta proiektu komunitarioari ekiteko erabakia hartu zuen.

Ebou Nyang

Hasiera-hasieratik, Ebou Nyang ganbiarrak lagundu zion Veronicari Sunu Buga Bugaren sorreran, baita herrialdean eta hango egoeran sakontzen ere, Veronica hazi eta ordura arte bizi zen kulturaz oso bestelakoa den kultura ulertzen lagunduz.

MISIOA

Giza garapena eta hazkundea helburu dituen topagune bat da, bai balioetan, eta baita ikaskuntzan eta hezkuntzan ere; gizaki modura partekatu eta elkar aberastu ahal izateko lekua.

Helburu hori betetzeko, Sunu Buga Bugak berau osatzen duten familien oinarrizko beharrizanak asetzen laguntzen du; hortik abiatuta, elkarrekin lan egin ahal izateko.

BALIOAK

Sunuren proiekzioaren oinarria gaitasunen berdintasuna da; aldi berean, Sunu Buga Buga osatzen duten kide guztien partetik gaitasun horiek ezagutu eta onartzea, umeetatik hasi eta nagusietara. 

Alor desberdinak lantzen ditugu: osasuna, hezkuntza, alor sozioekonomikoa, psikologikoa,… funtzio integratzailea burutuz, non kide guztiak garrantzitsuak eta bakarrak diren.

ETORKIZUNA

Sunu jasangarria egingo duen proiektu baten topaketa da Sunu Buga Buga lanean ari den etorkizuneko plan nagusia. Horrek, apurka-apurka kanpoko laguntzen menpe ez egotea ahalbidetuko digu; eta modu horretan, iparralderago dauden estatuekin harremana lankidetzakoa izatea bilatzen da eta ez karitatezkoa.

 Epe luzera begira, gure helburua da proiektu guztia tokiko pertsonek eta baliabideek sostengatu ahal izatea.

Historia

Veronica Hormaechea getxoztarraren eskutik sortu zen hezkuntza eta garapen komunitarioko Sunu Buga Buga proiektua.

2009an Ganbiara bidaiatzen hasi zen eta bi urte eta erdian 13 aldiz bisitatu zuen herrialdea. Hala, herrialdea eta bertako baldintzak ezagutu zituen eta hango herritarren, analfabetoak gehienak eta euren gaitasunetan kofiantza maila nahiko baxuarekin, egoera ulertzea ahalbidetuko zion kausa bilatzen hasi zen.

Bertan ezagutu zuen Eboy Nyang ganbiarra, eta honek hasieratik bere misioan lagundu zion; baita herrialdean eta bertako egoeran sakontzen ere, Veronica hazi zen kulturaz oso bestelako kultura dena ulertzen lagunduz.

2011ko irailaren 14a iritsi zen. Egun horretan, Veronicak eta Ebouk, lehen aldiz, “Sunu Buga Buga Growing in The Gambia” jarduera eta garapen komunitarioko zentroaren ateak ireki zituzten Ganbiako Bijilo herrian. Asmo bakarra, bertako herritarren autoestimua eta hezkuntza indartzea zen, etorkizunean aukera erreal berriak sortzeko.

Bost hilabetera, 2012ko otsailaren 13an, helbide soziala Getxon duen “Sunu Buga Buga, Creciendo en Gambia, Ganbian Hazten Elkartea” eratu zen. Bere helburua Ganbian egiten den lan guztia babestea eta zabaltzea da.

Urte bereko abuztuan Ganbian bertan “Sunu Buga Buga Growing in The Gambia” elkartea legez erregistratu zen, karitate elkarte modura.

Egun elkarteak 140 bazkide baino gehiago ditu.

 

FINANTZAZIOA

Elkartea lehen urte eta erdian Veronica Hormaechearen aurrezkiekin finantzatu zen. 

Egun 140 bazkidek baino gehiagok osatzen dute eta Ganbiako zentroaren funtzionamendurako bizkarrezur ekonomikoa dira. representan la columna vertebral económica para el funcionamiento del centro en Gambia.

Aldi berean, urtero diru bilketa egiten da egunero gure eskolara joaten diren haurrei gosariak eskaini ahal izateko. Esaterako, 2017-2018 ikasturtean komunitateko 134 ume ziren.

Bestalde, zentroko irakasleen eta langileen soldatak finantzatzen laguntzeko funtsak ere bilatzen ditugu: gaur egun, 11 irakasle, 7 laguntzaile, 2 garbitzaile, 3 zaindari, administrari bat eta koordinatzaile bat dira.

Gaur egun 11 irakasle, 7 laguntzaile, 2 garbitzaile, 3 zaindari eta administrari eta koordinatzaile bana daude.    

Haur horiei beste aukera bat eskaintzea da gure helburua, prestakuntza eta tresnak ematea, hemen, Ganbian bertan, garatzeko aukera izan dezaten. Zentroan lantzen dugunak eurengan eragina izatea da gure asmoa
Verónica Hormaechea
Sunu Buga Buga
Guk nahi duguna da Sunura datozen umeek ez pentsatzea Europan dagoela helmuga. Hori ez da bizitzan bizitzeko bide bakarra.
Ebou Nyang
Sunu Buga Buga
SUNU BUGA BUGA
Ganbian hazten elkartea
SUNU BUGA BUGA
"Etorkizuna gaur egiten duzunaren araberakoa da" Gandhi
SUNU BUGA BUGA
"Egunak ez du inoiz atzera egiten" Afrikako esaera zaharra
SUNU BUGA BUGA
Parte hartu gurekin Ganbian
Previous
Next

© 2018 Sunu Buga Buga - Growing in the Gambia