Sunu Buga Bugak botikin bat du, eta bertan, goizero, beharra dutenei osasun arreta eskaintzen
zaie, eta sortzen diren larrialdiak konpontzen saiatzen gara. Oinarrizko zerbitzu medikua eta
erizaintza eskaintzen dira. Egoera zailagoa denean, gaixoa ospitalera bideratzen dugu.
Kasu
horietan, ospitalerako bidaia, kontsulta eta sendagaien kostuak ordaintzen ditu elkarteak. Bide
batez esanda, Kubak Ganbian duen medikuntza misioarekin zuzenean lan egiten dugu, eta
horrek gaixo bakoitzari egokitutako aldez aurretiko hitzordua bermatzen du.
Hasieran, familiek ez zuten ospitalera joan nahi, eurentzako esfortzu ekonomiko eta fisiko
handia zelako, eta askotan ezin zituztelako sendagaiak erosi ere egin. Dena dela, azken
urteetan gai horri dagokionez jarrera aldaketa ikusi dugu familietan.
Arreta jasoko dutela eta botikak lortuko dituztela jakiteak komunitatearen
pentsamoldea aldatu du.