«Norbera izateko, gutako bakoitzak duen balioa aitortzeko eta duintasunez,
errespetuz eta gizaki bakoitzari dagokion balioarekin garatzen lagunduko duten
aukera berriak sortzeko hezten saiatzen gara»
Hezkuntza zerbitzua
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bezala funtzionatzen dugu. Haur
bakoitzaren ekimen eta lorpen pertsonalak sustatzen dituen irakaskuntza sisteman
oinarritzen gara.
Goizero botikin batekin osasun zentro txiki bat bezala funtzionatzen du Sunu
Buga Bugak. Bertaratzen direnak, ahal denean, zuzenean artatzen dira; egoera
larriagoetan, berriz, ospitalera joateko baliabideak eskaintzen zaizkie.
Egiteke dagoen lana hazten ari diren haurretan dago. Eurekin erabiltzen ditugun hezkuntza metodoak autokonfianzan oinarritzen dira, besteak beste, balio dutela sinetsita hazi daitezen.
Verónica Hormaechea
Sunu Buga Buga
Nik umetan ez nuen horrelako aukerarik izan. Ume hauen etorkizuna bikaina eta kontzientziarekin ikusten dut. Ahalegina egiten ari dira eta hemen ematen diegun aholkua entzuten ari dira.